martes, 6 de noviembre de 2012


Euskal unibertsitateak dira masifikazio gutxien daukatenekoak, EROSKI CONSUMERek egindako Unibertsitateen Gidaren arabera
Master ofizialak gero eta garrantzitsuagoak dira unibertsitateen arteko lehia gogorrean
Haizea BERROCAL
Euskal Herriko unibertsitateak masifikazio gutxi daukate EROSKI CONSUMERek egindako unibertsitateen Gidaren arabera. Enpresa honek, urtero bezala, Unibertsitateen Gida Praktikoa eguneratzen du aurten bildutako datuak eta emaitzak argitaratuz. Emaitzei erreparatuz gero, ikusi izan da Euskal unibertsitateak masifikazio gutxi daukatela 8,9 ikasle irakasle bakoitzeko edukita Estatu batez besteko orokorra, aldiz, 12,4koa da.

            Europako Goi Mailako Hezkuntzaren Esparruak garrantzi handia ematen dioenez ikasle eta irakasle kopuruen arteko erlazioari. Hori dela eta, Euskal unibertsitateak bide egokian daude 12,4ko masifikazioa izaten. Euskal unibertsitateak banaka hartzerakoan,  Deustukoa da ratiorik onena duena 7,2 ikasle irakasle bakoitzeko edukita. Publikoei begira, Mondragon Unibertsitatea 7,8ko ratio izan du eta Euskal Herriko Unibertsitateak (EHU) 7,9ko ratioa izan du, unibertsitate publikoen artean onena izaten. Nafarroako unibertsitateak aztertuz, Nafarroako Unibertsitate Publikoa 8,5 eduki du eta Nafarroako Unibertsitateak, aldiz, gainditu du Estatuko batez besteko orokorra 13 ikasle izaten irakasle bakoitzeko.

 
            Unibertsitateen ekipamendu elektronikoaren azterketa ere gauzatu dute Unibertsitateen Gidan. Atal horretan, Deustuko Unibertsitatea eta Mondragon Unibertsitatea izan dira gehien nabarmendu direnak, ordenagailu bat eskaintzen hiru ikasle bakoitzeko. EHU, Nafarroako Unibertsitatea eta Nafarroako Unibertsitate publikoa, aldiz, 9 eta 12 ikasleen artean banatu behar dute ordenagailu bakoitza. 

Unibertsitate bakoitzeko lehen ikasturteko matrikulari erreparatuz, Estatuko unibertsitate batetik bestera konparazio handia dago. Adibidez, Arkitekturako lehen ikasturtea Granada eta Sevillako Unibertsitatean 776 eurokoa da, baina IE Segoviako Unibertsitatean 18.000 eurora heltzen da. Beste ikasketak ikusita, Odontologiako matrikula 776 euro balio du Granada eta Sevillako Unibertsitatean Madrilgo Europar Unibertsitatean, aldiz, 15.600 eurokoa da.

            Master ofizialei begira, EHUk ehun master eskaintzen ditu, eskaintzarik onena edukiz. Izan ere, master ofizialak funtsezkoak izango dira datozen urteetan unibertsitateen arteko lehia gogorrean. Master horiek, 1750 euro balio dute unibertsitate publikoetan. Karrera amaitzerakoan garrantzitsuak dira horietako askok lan mundura bideratuak daudelako eta beste batzuk ikerkuntzara, ikasleei lana bilatzeko orduan lagungarria izaten.

No hay comentarios:

Publicar un comentario