lunes, 19 de noviembre de 2012

Euskal unibertsitatea estatuko masifikazio maila baxuena dutenak direla adierazi du Consumerrek


Peio BARRENETXEA
Eroski Consumer-ek eguneratutako Unibertsitateen gida-ren arabera, euskal unibertsitateen irakasle bakoitzari ikasle gutxien dagozkio estatu mailan. Espainiako bataz besteko masifikazioa 12.4koa da, euskal unibertsitateetan, berriz, 8.9 ikasle daude irakasle bakoitzeko. Euskal Herriko Unibertsitatea unibertsitate publiko guztien artean onena izan da, 7.8ko ratioarekin. Nafarroako Unibertsitate Publikoak Espainiako bataz bestekoa masifikazioa gainditu du, 13 ikasle izanaz irakasle bakoitzeko.
Ikerkuntza jardunari dagokionez, 2011n 321 doktorego tesi aurkeztu ziren EHUn, eta 182 Nafarroako unibertsitatean, estatuko ikerketa operazioen gailurrera eramaten duen datua. Administrazio eta Zerbitzuetako Langileei (AZL) erreparatuz, estatuko AZL-irakasle ratio baxuena daukate Mondragon Unibertsitatea eta EHUk, 02 eta 03 AZL, irakasle bakoitzeko. 
Ekipamendu elektronikoaren arabera, Ekipamendu elektronikoaren Deustuko eta Mondragongo unibertsitateek puntan nabarmendu dira: hiru ikasle baitaude ordenagailu bakoitzeko. EHUn eta Nafarroako unibertsitateetan, ostera, 9 eta 12 ikasleren artean banatu behar dute ordenagailu bakarra.
Master ofizialen eskaintzari erreferentzia eginez, Master ofizialen eskaintzari EHUk 100 bat master eskaintzen ditu, Euskal Herriko gainontzeko unibertsitateek hogeita hamarretik beherako master kopurua eskaintzen duten bitartean.
Lizentziatu ostean zer?
Nafarroako unibertsitateak ditu graduondoko enpresa hitzarmen gehien, 3.000 itun korporatiboekin. Bestalde, Nafarroako Unibertsitate Publikoak 353 konpainia hitzarmen baino ez ditu. EAEko unibertsitateak bi zifra horien artean oszilatzen dute: EHUk enpresekin 488 hitzarmen ditu, Deustuko unibertsitateak 500, eta Mondragon Unibertsitateak 600 enpresa akodio sinatuak ditu. 

No hay comentarios:

Publicar un comentario