Haizea BERROCAL
ELA, LAB, ESK, STEE-EILAS, EHNE,
Hiru, CGT-LKN eta CNT sindikatuek greba orokorrerako
deialdi bat egin dute irailaren 26rako. Deialdia, Euskal Herria osoan egingo da
langile eta herritarren eskubideen defentsan. Grebaren helburua, ELA eta
LAB-eko idazkarien esanetan, Adolfo Muñozek eta Ainhoa Etxaidek,
"murrizketak Hego Euskal Herrian aplikatzea geldiarazi behar da, pobreziarako
bidera eraman gaituztelako".
Hainbat
eragile sozialek parte hartzen dute mugimendu honetan, hala nola; AHT gelditu,
MDMA taldea, Gazteak Alternatiba, Pentsionistak Martxan eta Ikasle Abertzaleak,
beste batzuen artean. Alde batetik, Euskal Herriko Unibertsitateko, Zientzia
eta Teknologiako fakultatean, Ikasle Abertzale eragileak aurkezpen bat egin du
greba orokorra dela eta, goizeko 11:30tan.
Beste aldetik, pentsionistak ere bat datoz 26ko
mugimenduarekin. Jose Berrocalek, pentsionista, aitortzen duenez, "ados
nago grebarekin egoera oso txarto dagoelako, baina ez dut uste lortu nahi den
helburua lortuko dugunik".
Manifestazioa
bultzatzen
Greba orokorra eraginkorragoa egiteko, Amaia
Muñoak, ELAko idazkari nagusiaren-albokoak, murrizketen aurka egiteko
manifestazio baterako deialdia egin du irailaren 22an ,Bilboko Jesusen Bihotza
plazan, arratsaldeko 17:30etan.