martes, 6 de noviembre de 2012

Euskal unibertsitateek estatuko masifikazio maila baxuena izaten jarraitzen dute

                                                                                                                                  
                                                                                                               Aitor Baztarrika

Estatuarekin alderatuz euskal unibertsitateak dira ikasle-irakasle kopuru murritzena dutenak. Euskal unibertsitateetan bataz beste 8,9 ikasle daude irakasle bakoitzeko, estatuko proportzioa ordea altuagoa da: 12,4koa. Euskal autonomia erkidegoan, unibertsitateetan Deustuk 7,2ko ratioa dauka, Mondragon unibertsitateak 7,8koa eta EHUk 7,9koa. Nafarroako unibertsitateak ordea Espainiako batez bestekoa gainditzen du, 13 ikasle izanez irakasle bakoitzeko.

Unibertsitateei buruzko gida bat kaleratu du EROSKI CONSUMERek. Bertan, unibertsitate bakoitzak eskaintzen dituen titulazio eta masterrak azaltzen dira, hortaz gain, matrikulen prezioa, gutxieneko nota, leku kopurua eta beste hainbat xehetasun jakin ahalko ditu erabiltzaileak. Guzti hau eskuragarri dago interneteko helbide honetan: www. universidades.consumer.es
Ikerkuntza jardunari erreparatzen badiogu, EHU eta Nafarroako Unibertsitatea dira erreferentzia Euskal Herri mailan. 2011 urtean 572 doktore-tesi egin ziren, horietatik 321 EHUn eta 182 Nafarroako Unibertsitatean. Administrazio eta Zerbitzuetan (AZL)  lanean diharduten pertsonetan Estatuko Unibertsitateen bataz bestekoa 0,45ekoa da. Nafarroako Unibertsitateak datu hauek gainditzen ditu (1,3ko AZL dauka) . EHUren eta Mondragon Unibertsitatearen kopurua ordea oso murritza da, 0,2ko eta 0,3koa hurrenez hurren.
Mondragon eta Deustuko unibertsitateek dituzte ordenagailu kopuru gehien Euskal Herri mailan, ordenagailu bat hiru ikasleko, hain zuzen ere. Nafarroan eta EHUn ordea, egoera ez da hain ona, 9 edo 12 ikasle baitaude ordenagailu bakoitzeko. Diferentzia hauek ere zerikusia dute ematen diren irakasgaietan, Mondragon Unibertsitateak adibidez, 3.000 ikasle bakarrik izanda 600 enpresekin ditu eginda ikastaldi-hitzarmenak.
 
Master ofizialen arloan, EHUk eskaintzen ditu gehien (ehun master inguru). Bertako beste unibertsitateetan ordea, kopuru hau nahiko jaisten da, Nafarroako eta Deustuko Unibertsitateetan, hogeita hamar dauzkate gutxi gorabehera, Nafarroako Unibertsitate Publikoan hogei bat inguru eta hamar Mondragongo unibertsitatean. Hala ere, funtsezkoak izango dira hurrengo urteetan unibertsitate bakoitzak masterren arloan egingo duen apostua ikustea.

No hay comentarios:

Publicar un comentario